XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DANONTZAT

Aurtengo udan Ondarrun gertatu zana, edozein erritan gertatu leike eta batzuetan gertatu be bai: erriko jaiak zirala ta mutil batzuk gau guztian kalerik-kale ta tabernarik-taberna ogeratu barik.

Ori astakeri aundi bat da.

Ainbesterañokoa izan ez dabe, beste astakeri bat da jai-egunetan goiz alderaño ganora barik ibiltea.

Jai egunak jaungoikoaren egunak dira ta gorputzari atsedena, deskantsua, emoteko gañera.

Prantziko euskaldunak esakera bat dabe: JAI EGUNAK, JAUNGOIKOArentzako TA ASTEGUNAK, LANERAKO.

Baña gautxori orreik dana atzez-aurre egiten dabe: Jaungoikoaren egunean dirua alperrik gastau, edari larregi urdaillean sartu ta urrengoko egunerako gorputza bizkorra ta indartuta euki bearrean sapatu arratsaldean baño narrazago.

Afrika'ko baster batera eldu ziran gizon zuri batzuk tren bidea egiteko.

Pioi-lanerako ango jendea artu eben.

Lurra erabilteko karretillak emon eutsen.

¿Badakizue zer egin eben baltzak?

Ezekien zertarako zan karretillea ta eskuakin bultzatu bearrean, iru lagunen artean buru gañetan erabilten eben ta ¡jakiña! errezago lana egin bearrean, neketsuago orretara.

Orixe egiten dabe berandu arte dabiltzanak errondan: jai-eguna izan bearrean gorputzari mesede egiteko, kaltegarri izaten da.

Errondalari orreik erri baten egoan erdi-inuxentearen antzekoak dira: eztakie noiz etxeratu.

Iñuxente orri be orixe pasetan jakon.

Illuntzean esaten eban: Eztakit amak zer esan deustan: txikito bi edan ta amarretarako joateko edo amar txikito edan ta ordu bietan joateko.